Surf Eskola
Surf ikastaroak emango dira. Hasiera batean hastapeneko ikastaroak egingo dira. Hala ere, taldea sortuz gero hobekuntza saioak jasotzeko aukera egongo da. 6 ikasle egongo dira monitore bakoitzeko. Hiru aukera egongo dira:
Aste osoko ikastaroak: hauek astelehenetik ostiralera izango dira egunean ordu eta erdiko saioak eginez.
Asteburuko ikastaroak: zapatu eta igandeetan egingo dira. Hauek ere ordu eta erdiko saioak izango dira.
Saio solteak: nahi duenak aukera izango du saio bakarra egin ahal izateko.
Informazio gehiago:
- Prezioak: Goi denboraldia eta behe denboraldia.
- Galeria: Argazkiak eta bideoak.